David Lynchek 1999. urtean zuzenduriko film honek, Alvin Straight izeneko
gizon baten bizitzako pasarte bat kontatzen du. Alvin bere alaba Rossirekin
bizi izan zen Laurens en, Lowan hain zuzen ere. Filmean Alvinek bere anaiari bihotzekoak
eman diola jakiten duenean bi aldiz pentsatu gabe belarra mozteko makina hartu
eta hura bisitatzera joatea erabakitzen du hamar urtez batak bestearen berri
izan gabe egon ostean. Alvin ez dago bere onenean, aldakek eta ikusmenak huts
egiten baitiote baina hala ere, aurrera jarraitzen du bidaiarekin. Bidean jende
berria ezagutzen du eta hainbat oztoporekin egiten du topo baina bere
egoskortasunari esker Wisconsinera iristea lortzen du eta bere anaiarekin
elkartzen da. Film honek hiru ideia nagusi biltzen dituela iruditzen zait;
zahartzaroa, familia eta elkartasuna. Filmean zehar, protagonista dagoeneko
zahartuta dagoela ohartzen da eta bere egoera fisikoa ikusita eta osasunez
nahiko makal dabilela jakinda bere azken desioa betetzea nahi du, hamar urteren
ostean bere anaiarekin elkartzea. Aurretik esan bezala, hamar urte darama bere
anaia ikusi gabe izan zuten gatazka baten ondorioz, hori dela eta Alvin familiak
duen garrantziaz jabetuta Wisconsinera abiatzen da. Azkenik bidean zehar jendea
solidarioa da berarekin; janaria ematen diote, lo egiteko toki bat eskaintzen
diote, makina konpontzen lagundu… Filma honek bizitzako aspekturik
garrantzitsuenak jorratzen ditu.
Zinea
2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna
"21 GRAMS"
Pelikula honek egiten duen denboraren kudeaketa konbentzionalismotik oso urrun
gelditzen da. Filmak hasiera bat du, bai, bai eta eragile bat historia aldatzen duena.
Korapiloa dago eta bukaera ere. Bai, baina gauzak ez dira ordenan kontatzen.
Pelikula honetan zehar etengabean gertatzen dira denbora jauziak. Filmaren 40 lehendabiziko minutuak ikusi ez ditugun arte ez dugu gauza askorik ulertzen, denbora lineala ez delako. Flashback-en bidez kontatzen zaigu istorioa, bukaera arte ez dugu ulertzen zein puntutan kokatzen den oraina.
Flashback hauen bitartez ikuslea nahastea lortzen da. Ikusleak denbora jauzi hauek ez dituenez ulertzen, adi egoteko premia sortzen zaio. Gainera, oraina, iragana eta etorkizunarekin egiten den jolasak erritmo bizia ematen dio filmari. Hau da, pelikularen eragilea berandu dago baina aurretik dauden flashback-ek bizitasuna ematen diote filmari eta ikuslearengan ezinegona eta ulertu nahia pizten du.
Gauzak linealki ez kontatzeak ere abantailak ditu. Lehenik eta behin ikuslearekin jolastu egiten dute. Ikusleak hainbat eszena ikusten dituenean noiz gertatu direnaren konklusioak ateratzen ditu. Adibidez, bihotza gaizki duen gizona ikusten dugunean ospitalean, burura etortzen zaigun lehenengo gauza da operatu egin behar dutela. Bukaeran ulertzen dugu ospitalean dagoela tiro bat eman diolako dela, eta guk uste genuena baino beranduago gertatu dela ekintza hori. Hori dela eta, ikuslea pelikularen parte da. Istorioa ikusten doan bitartean ikusleak bere istorio propioa sortzen du, inplizituki esaten zaiona interpretatuz eta bere erara ulertuz. Pertsona bakoitzak sortzen duen istorioa azkenean berdina bihurtzen da guztientzako denboraren erreferentziak argi uzten direnean eta ikusle orok puzzlearen piezak ordenan jarri dituenean. Dibertsitate epistemologikoa sortzen da.
Beste abantaila da ikuslea, esan bezala, ez dela pasiboa. Ikusleak ez du filma ikusten soilik, baizik eta pentsatu eta parte hartzen du. Aktibo bilakatzen da. Honek eragina sortzen du pertsonarengan. Filmaren parte dena eta bere aldetik parte hartzeko gonbidapen horri baiezkoa ematen dion ikusleak soilik ulertuko du zuzendariaren jokoa.
Pelikula honetan hainbat galera erakusten zaizkigu. Lehendabizi senide galera, gero fede galera eta azkenik maitasun galera. Gaia hori izanik, ikusleari irabazteko aukera bat luzatzen zaio denboraren kudeaketa ulertzeko joko horretan parte hartu eta asmatzen badu. Ikuslea pertsonaia bihurtzea lortzen da.
UXUE BOTAS

"THE SILENCE OF THE LAMBS"
Filma honen azaleko argumentua dugu saileko hiltzaile bat kartzelatu nahi duen
protagonistaren ikerketa. Hori baino askoz konplexuagoa da.
Clarice dugu protagonista, nexka bat FBI-an sartzeko entrenatzen. Emakume gazte honi laguntza eskatzen diote kartzelan dagoen hiltzaile batekin hitz egitera joateko, honek bilatzen ari diren hiltzaileari buruz informazioa eduki dezakelako.
Clarice-ren pertsonaiak 90garren hamarkadako emakume Amerikarren errepresentazioa da. Lan munduan sartzen den momentutik, mutilez inguratuta aurkitzen da. Gizonak beti dira bera baino altuagoak, handiagoak. Gainera, askotan egiten zaizkio komentario matxistak. Honek islatzen du emakumea lan munduan sartzen saiatu denetik, gizonezkoek beti objektu sexual gisa ikusi dutela, beste lankide baten moduan ikusi beharrean. Gutxi batzuk, ordea, emakumeari aukera bat eman diote, bere gaitasun, balio, bertuteak kontuan hartu dituzte. Hauen kasua da Jack Crawford eta era berean Dr. Hannibal Lecter-ena.
Aztertzeko modukoa da bi pertsonaia maskulino hauek duten erlazioa protagonistarekiko. Lehenik eta behin bere nagusia dugu, Jack. Honek Clariceri aukera paregabea ematen dio bere karrera profesionalean. Claricengan jartzen du konfiantza guztia, eta batzuetan hartzen duen jarrera babeslea da, aita batek hartuko lukeen jarrera. Aipatu beharra dago, Claricek aita galdu zuela gazte zenean, flashback bitartez ikusleak jakiten du hau. Garrantzitsua da gertaera hau oso pelikula ulertu ahal izateko.
Hannibal Lecterrekin duen erlazioa definitu gabea da. Badirudi biek elkarri lagundu nahi diotela. Bestearekiko nolabaiteko lotura sortzen da elkar ikusten duten lehenengo momentutik. Pelikula osoan zehar lau aldiz besterik ez dira elkartzen, baina nahikoak dira atxikimendua sortzeko haien artean. Maitasun erromantikorik ez dago, baina bai erakarpena, nahiz eta sexuala ez izan.
Aipatu ditut flashback-ak daudela pelikulan zehar. Denboraren kudeaketa hau beharrezkoa da pertsonaiaren iraganak definitzen duelako bere orainaren jokabidea. Clariceren bizitzako pasarteei buruz jakiten dugu Hannibalekin dituen elkarrizketen bidez.
Pertsonaia biek dituzten elkarrizketak pelikularen eszena garrantzitsuenak dira. Lehenik eta behin aipatu beharra dago boterearen eta garrantziaren kudeaketa. Nahiz eta burdin barren artean egon, kristal blindatu edota pareta sendo artean, Lecterrek gidatzen du elkarrizketa. Bere eremura eramaten ditu ia beti elkarrizketak, bera da bien artean dagoenaren jabe eta nahi duena lortzen du beti.
Bigarrenik esan beharra dago kamerarekin jokatzen dutela, eta Hannibalek askotan kamerari begira hitz egiten diola, ikusleari zuzenean hitz egingo balio bezala. Honek ikuslea Clariceren pertsonaiaren barruan sartzen du zuzenki, ikuslea polizia izango balitz bezala. Gainera, lehen plano mota horiek indarra ematen diote Hannibalek dioenari, eta ederki asko ikus daitezke bere asmoak zeintzuk diren.

Hirugarrenik aipatu ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka dagoela bi pertsonaia
hauen artean. Momentu batzuetan ikusleak pentsa dezake Clarice dela ongiaren
errepresentazioa, justizia bilatzen du, ‘gaiztoa’ kartzelan sartu nahi du. Claricek Jainkoa
errepresenta dezake, eta Hannibalek Deabrua. Kontua da Claricek ez duela zintzo
jokatzen beti, gezurra esaten dio Hannibali nahi duena lortzearen truke. Gainera
ikusleak ez du Hannibal gorrotatzen, beste hiltzaile bat dago ustez gauza okerragoak
egiten dituena. Ikusleak Bill gorrotatzen du, Hannibalek egin dituen astakeriak barkatu
egin dituelako. Claricek barkatu egin dizkiolako. Eta ikuslea, Claricen azalean sartzen
delako.
Pelikularen gaizkilea, aipatu dudan moduan, Buffalo Bill da. Honen pertsonaiak ere baditu puntu interesanteak. Garai hartako gizarteak sufritzen zuen askatasun ezaren isla da. Bere gorputzarekin ados ez dagoen pertsona da saileko hiltzailea. Bi generoen artean kartzelatuta sentitzen da, gertatzen zaiona ulertu ezinean. Horregatik emakumeak hiltzen ditu, haien azalarekin mozorro bat prestatzeko asmoz. Gizarteak sufritzen zuen inpotentzia eta agoniaren metafora da.
Azken aipamena izenburuari egin nahi diot. Izenburuak bukaeran gertatuko dena aurrez esaten digu. Claricek eta Hannibalek duten elkarrizketa sakon batean galdetzen dio hiltzaileak ea bere arkumea isiltzea lortuko duen bila dabiltzan nexka salbatzea lortzen badu. Pelikularen izena Arkumeen isiltasuna izanez, suposatu dezakegu nexka salbatu egiten duela.
Istorio honetan, Hannibal ‘otsoak’ antxumeak jan egiten ditu, baino inork ez dizkio antxume horiek tripatik ateratzen eta arroka pisutsuekin tripa beteta errekara botatzen. Claricek berak laguntzen dio otsoari ihes egiten.
Zein da berez, gaiztoetan gaiztoena?

21 GRAMOS (Ainhoa Igartua)
21 GRAMOS
Alejandro Gonzalez IƱarritu zuzendariak zuzenduriko drama film hau 2003.
urtean estreinatu zen. Sean Penn, Naomi Watts eta Benicio Del Toro aktoreek
antzeztutako film honek oscar sariak ere jaso zituen, aktoresa eta aktore
onenen sariak besteak beste.
Film honek hiru pertsonaien bizitzak kontatzen ditu, non pertsonai
bakoitzaren sentsazio emozional eta fisikoak islatzen dituen, baina istripu
baten eraginez haien bizitzak gurutzatu egingo dira maitasun eta mendeku baten
istorio batean murgilduz.
Izenburuak oso lotura estua du istorioan zehar gertatzen den tramarekin izan
ere, 21 zenbakia, transformazio zenbaki bezala ezagutzen da gure bizitzan
gertatzen diren aldaketekin lotura handia du, aldaketekin eta transformazioekin
besteak beste. Beraz, istorioari erreparatuz hiru pertsonaiek transformazio
pertsonal bat izaten dutela esan dezakegu Cristinak bere familia galtzen du
istripu baten hori dela eta, haiek utzitako hutsunearekin bizitzen ikasi behar
du. Paul ek aldiz, transplantea egiten diotenean bere barnean aldaketa bat
sentitzen du bere barruan beste pertsona baten bihotza duelarik eta Jack
erlijioan murgiltzen da lehenaldiko akatsak ahazteko asmoz, baina istripuaren ostean,
zalantzan jartzen hasiko da pertsona bezala nolakoa den transformazio batean
murgilduz. Honetaz gain, izenburuak bere
osotasunean pertsona baten heriotzarekin du zer ikusia hau da, pertsona bat
hiltzean bere gorputzak gorpu bilakatzen denean galtzen dituen 21 gramoak,
bizirik jarraitzen duten pertsonek berekin batera daramaten pisua izango
litzateke.
Baina orain joan gaitezen istoriora. Cristina, Jack eta Paul dira maitasun
eta mendekotasunez beteriko drama hau bideratzen dutenak. Aurretik esan bezala,
istripu baten eraginez, beraien bizitzak gurutzatu egiten dira ustekabean eta bakoitzak
bestearentzat baliogarriak izan daitezken gauzak dituzte. Jack ek Cristinaren
familia hiltzen du baina istripu horri esker Paulek bihotz bat lortzen du
bizitzen jarraitu ahal izateko eta bihotz horri esker Cristina eta Paul ezagutu
eta maitemindu egiten dira. Cristina izenak gauza asko esan nahi ditu baina
horien artean izaera sendoa duen emakume tradizonala eta familiarra dela esan dezakegu, izen honek
lotura du Naomi Watts en pertsonaiarekin. Jack izenak aldiz, pertsona
erreserbatua eta hotza esan nahi du Benicio Del Torok antzezten duen
pertsonaiaren antzera eta Paulek segurua eta diskretua esan nahi du Sean Penn
en pertsonaia bezala.
Esan bezala transformazioa pieza funtsezkoenetako bat da film honetan baina
honekin batera maitasunak, heriotzak eta miseriak ere zer esan handia dute
trama honetan. Paul eta Christine ezagutzen direnean, beraien artean zerbait
pizten da Christinen gizonaren bihotza tartean dela. Bihotzek oroimena dutela
esan ohi dute. Antena 3 eko blog batek dioenez, transplante bat jasotzen duten
pertsonek bere emailearen pentsamenduak eta sentsazioak nabaritzen ditu hori da
bi pertsonai hauen artean gertatu dena Paulek Michael en bihotza edukita
Christinengana hurbildu nahi izan du Michael en sentimenduek bultzatuta gainera
maitasunaren eraginez, amaiera aldeko sekuentzia batean Christineri haurdun
dagoela esaten diote eta era horretan beste bizitza bat hazten da Christinen
barnean. Zoritxar batek pertsonak eramaten dituen bezala, beste batzuk ekartzen
ditu mundura. Heriotzaren kasuan, Paul oso gaixo dagoenez hiltzeko zorian dago,
heriotzetik oso gertu baina bihotzak bere bizitza hutsetik hasteko aukera
ematen dio bere emaztearekin dituen liskarrak alde batera utziz. Miseriaren
kasuan, drogek eta pobreziak garrantzitsuak dira izan ere, Jack eta bere
familia nahiko pobreak dira eta asko borrokatu behar dute beraien seme-alabak
aurrera ateratzeko eta Christinek bere familia galtzen duenean drogen munduan
murgiltzen da Paul ezagutzen duenerarte.
Filma hiru pertsonaien ikuspuntutik dago kontatuta beraz, fokalizazioa hiru
istorioen bitartez jasotzen dugula esan dezakegu, barne fokalizazioan aurkitu
ginateke. Ikuspuntuaren barruan pertzepziozko ikuspuntu nagusia subjetiboa dela esan dezakegu kamera momentu
gehienetan pertsonaiaren atzetik doalako, zuzendariari egindako elkarrizketa
batean film osoa kamera eskuetan grabatu zutela aitortzen du. Istorioan zehar
suspentsea, intriga eta sorpresa asko aurkitu ditzazkegu esaterako,
suspentsearen kasuan, ikusleok bagenekien Christinen istripua gertatu behar
zela baina pertsonaiek ez zekiten. Okularizazioaren kasuan, zero eta barne
okularizazioak bereiztu ditzazkegu; zero okularizazioa filmean zehar agertzen
da hau da, kameraren bitartez ikusten dugu baina sekuentzia batzuetan adibidez
Paul ospitalean ingresatuta dagoenean barne okularizaziora pasatuko ginateke,
kamerak erakusten duen irudia Paulen ikusmenera garamatza gora begiratu eta
sabaila begiratzen duenean. Aurikularizazioaren kasuan, soinu bandak distantzia
errespetatu eta elkarrizketen ulergarritasuna ahalbidetzen duenez, zero motako
aurikularizazioa aurkitzen dugu filmean zehar.
Sinbologiaren kasuan filmean zehar balore desberdinei erreferentzia egiten
dieten hainbat sinbolo bereiztu genezake Jack erlijioan murgilduta dagoela ikusteko
kotxean duen gurutzea erakusten dute Jesus gurutzeratu zuteneko ikur
sinbolikoetako bat bezala. Baina honetaz gain, Christinek Paulekin duen sekuentzietako
batean, negarrez hasten denean bere alabari ez zitzaizkiola lokarri gorriak
gustatzen esaten dio Pauleri eta lokarri horiekin hil zela azpimarratzen du.
Lokarri horiek gorriak izanda odolarekin lotu dezakegu .
Filmean narratzaile intradiegetikoa eta autodiegetikoa aurkitu genezake,
hau da narratzailea filmean agertzen da eta ikusleek ikusi egiten diote eta
istorioa kontatzen du baina soilik filmaren sekuentzia batean entzun genezake
narratzailearen ahotsa aldibereko denboran, Paul ospitalean ingresatuta
dagoeneko sekuentzian.
Erritmoari dagokionez, soinu banda lasai denean planoan luzatu egiten dira
dramatizazio puntu bat emateko eta musika azkarrago bateko sekuentzietan
planoak motzagoak dira adibidez, Christine istripuaren tokian esertzen denean
musika oso motela da eta planoak luzeak. Denboraren kasuan ordenari dagokionez,
filmak ez du ohiko estruktura jarraitzen istorioa amaieran gertatuko dena
kontatzen hasten da eta filmean zehar txandakatuz joaten da ondoren gertatuko
dena eta gertatutakoa, gainera tartekatuz joaten dira pertsonai bakoitzaren
istorioak, flashback ak eta flashfowardak ekin jolasten dute.
Film honetan travelling ak, xehetasun planoak lehen planoak eta plano orokorrak bereiztuko
nituzke gehienbat izan ere, filmean zehar sekuentzia gehienetan travellinga
egiten dutela ikusi genezake eta xehetasun eta lehen planoek ere zer esan
handia dute film honetan pertsonaien arteko tentsioa islatzeko erabiltzen
baitute. Plano orokorrak aldiz, tokiak deskribatzeko erabiliak dira.
"LA MEDIA PENA"
La Media Pena Sergio Barrejonek zuzendutako laburmetraia da.
- Sekuentzia: Pertsonaiaren aurkezpena eta bere buruaz beste egiteko ahalegina, bulegoan.
- Lehenik eta behin pertsonaiaren aurkezpena egiteko, eta guk pertsonaia hori zein den jakin dezagun, Bilboko plano orokor bat eta Ibedrolako dorrea erakusten duen travelling bat egiten du. Gero bulegoko planu orokorrak, kokalekua zehaztu dezagun.
- Bigarrenik gizon bat ikusten da, xehetasun planoan bizarra mozten ari delarik. Gizonaren deskribapena egiteko xehetasun planoak erabiltzen dira, ikusleak pertsonaiaren deskribapen zehatza izan dezan. Gainera, pertsonaiarekiko hurbiltasuna eskaintzen dute plano mota horiek.
- Gizonaren lehen planoa ikusten da. Aurpegiko keinuak nabariak egin nahi dituzte, honek pertsonaiaren ezinegona ikusleari transmititzen dio. Zerbait gertatuko denaren aurrekaria da.
- Jarraian, kamerak zoom in bat egiten du, pertsonaiaren erdi planotik, lehen plano nagusi batera eramaten gaituena, ia bere barruan sar genezake. Gizonak pistola ateratzen du. Lehen plano honek ederki asko erakusten du pertsonaiak aurpegiko keinuekin transmititzen dituen sentimendu eta emozioak. Bere urduritasuna eta ziurtasun eza bistakoak dira. Pistolaren xehetasun planoarekin bukatzen da sekuentzia, tiroa egiteko puntuan dagoelarik.
- Sekuentzia: Igogailuaren soinua entzun eta emakume bat gelara sartu egiten da. Bitartean gizona ezkutatu egiten da. Emakumea bulegoan eseri egiten da.
- Plano irekiagoak dira nabari sekuentzia honetan, egoeraren deskribapena egiten du. Sentimenduak baino, ekintzak erakutsi nahi dira. Horretarako, plano orokorrak, amerikarrak, ertainak eta lehen plano gutxi batzuk azaltzen dira. Pertsonaien mugimenduekin bat egiten du kameraren mugimenduak, hauen ekintzak grabatzeko. Momentu batzuetan gizonaren begietatik ikusten egongo bagina bezala dirudi. Honek, gizonaren pertsonaiaren barruan sartzen gaitu. Bere emozioekin eta sentipenekin enpatia sentitzen.
- Sekuentzia: Emakumearen bakarrizketa, bere kaleratzea parodiatzen’. Edalontzi bat bota egiten du.
- Emakumea bakarrizketa batean murgiltzen da. Lehenengo dialogoa entzuten da. Erdi planoa erabiltzen da, momentu batzuetan gizona ere sar dadin. Plano mota honek ikusleak ikuspen orokorra izatera eramaten du. Frentez ikusten ditu bi pertsonaiak, bien keinuak eta jarrerak. Gainera planoaren ezker aldean aire asko dago, ametsezko pertsona batentzako tokia uzten da. Tartean gizonaren plano orokorrak erakusten dira, bere urduritasuna eta ezinegona ikusten dira egiten dituen mugimenduen eta ekintzen bidez.
- Sekuentzia: Emakumeak musika jartzen du, dantza egin, biluztu eta dutxara sartzen da. Gizonak alde egiten saiatzen da baina emakumea dutxatik atera eta berriz ezkutatzen da.
- Emakumearen lehen planoak azaltzen dira, behin nor den jakin dugula, hurbil gaitezen. Musika jarri eta dantza egiten hasten da. Lehen planotik erdi planora doa, emakumeak arropa kentzen duela erakusteko.
- Bitartean gizonaren lehen planoak erakusten dira. Gertatzen dena ulertu ezinean dago.
- Gainera beste plano mota bat dago, non ikusleak gizonak ikusten duena erakusten den.
- Gizonaren plano orokorrak erakusten du nola pertsonaiak alde egin nahi duen, baina emakumea dutxan dagoela ikusten du.
- Gizona dutxara doa, begiratzea. Honen lehen lehen planoa egiten da, emakumearen desioa edo nahia adierazten da. Emakumea dutxan dago, biluzik. Honen panoramika espresiboa egiten da.
- Gizona alde egiteko ahalegina egiten du eta korrika ateratzen da. Kamerak mugimenduak harrapatzen ditu.
- Sekuentzia: Gizona bulegoaren mahi azpian ezkutatzen da, pistola ezkutatzen du eta emakumea dutxatik atera berri bulegoan esertzen da eta familiakoekin telefonoz hitz egiten hasten da.
- Momentu emotiboa da. Emakumea telefonoz hitz egiten hasten da familiakoekin, gizona mahai azpian ezkutatuta dagoen bitartean. Lehen planoak erabiltzen dira. Bi pertsonaien sentimenduak, emozioak, arazoak, kezkak erakutsi nahi dira, eta ikusleei haiekiko gertutasuna transmititu nahi zaie.
- Gizonaren panoramika espresiboa egiten zaio. Konturatzen da pertsona gehiago daudela arazoekin eta haien buruaz beste egitea ez dela arazo horiei aurre egiteko modua. Bere aurpegiaren lehen lehen planoa egiten da. Ikusten da nola gizonak emakumearen egoera entzun eta gero, honekiko enpatia sentitzen duen eta lagundu nahi dioen.
- Emakumeak tiradera ireki eta pistola ikusten du. Xehetasun planoa egiten da pistola argi eta garbi erakusteko. Emakumearen lehen planoak erakusten digu bere urduritasuna eta sorpresa aurpegia.
- Sekuentzia: Emakumeak gizona mahai azpian harrapatzen du pistola ikusi duelako eta bortizki altxa egiten da. Pistolak bakarrik disparatzen du.
- Plano orokorra erabiltzen da hasieran, emakumearen sorpresa eta gizonaren urduritasuna adierazteko.
- Elkarrizketaren plano/kontraplanoa ageri da, bien arteko dialogoak entzuten ditugun bitartean. Pistolak bakarrik tiro egiten duenean emakumearen tentsioa eta ezinegona nabarmenak dira.
- Sekuentzia: Biak lasaitu egiten dira, eta gizonak emakumearen kaleratzea konponduko duela aipatzen du.
- Erdi plano bidez gizonak emakumeari kaleraketaren asuntoaz arduratuko dela dio. Emakumeak berriz, bere arazoa dela dio.
- Bukatzeko plano orokorra erabiltzen da eta travelling baten bidez gizona ikus dezakegu, bulegotik alde egiten.
- Azkeneko planoan ate bat isten ikusten da, emakumea barruan gelditzen da. Honek argi uzten digu gizonak ez duela bere buruaz beste egingo eta emakumea lasaitu egin dela.
UXUE BOTAS

THE SILENCE OF THE LAMBS (Ainhoa Igartua)
EL SILENCIO DE LOS CORDEROS
El silencio de los corderos 1991.urtean Jonathan Demmek zuzendutako
beldurrezko filma da. Filma izen bereko eleberrian dago oinarrituta eta bere
garaian sekulako arrakasta izan zuen izan ere, Oscar sarietan filmak,
zuzendariak zein aktore nagusiek Oscar bana jaso zuten.
Clariceri FBIko ikasleari Buffalo Bill hiltzailearen profil psikologiko bat
egiteko eskatzen diote horretarako, Hannibal Lecter psikiatra ohiarengana joko
du laguntza bila.
Filmaren izenburuak oso lotura estua du protagonistaren haurtzaroarekin
izan ere, Clarice umezurtz gelditu zenean Virginian zituen lehengusu batzuekin
bizitzera joan behar izan zen baserri batera. Hannibal Lecter ekin duen kaiolaren
sekuentzian Claricek baserritik ihes egitearen arrazoiak kontatzen dizkio hari.
Gau batean, oihu batzuen ondorioz ukuilura joan zen zer gertatzen zen ikustera eta
arkume batzuk zirela ikusi zuen, oihuka sakrifikatu egin behar zituztelako.
Clarice arkumeak salbatzen ahalegindu zen baina ez zuen lortu, geroztik amets
gaiztoak izaten ditu non arkumeak oihuka entzuten dituen. Ezin izan zuenez
arkume horiek salbatu Claricek Katherine salbatuz gero oihu horiek isildu
egingo direla pentsatzen du, zor bat bezalakoa da protagonistak biktima
salbatuta arkumeekin duen zorra beteko duela uste du horregatik dago hain
inplikatuta kasu honetan.
Filmak hainbat balore azpimarratzen ditu, horien artean transformazioa.
Clarice FBI ko esperientziarik gabeko ikasle bat da, arriskuez inguratuta.
Beraz, eboluzionatu beharra dauka bere helburua lortzeko; arkumeen oihuak
burutik ateratzeko. Horretarako Hannibal Lecter ek bere eboluzioan lagunduko
dio. Clarice bigarren aldiz Hannibal bisitatzera joaten denean hark Buffalo
Bill en profil psikologioan lagunduko diola esaten dio berak bere bizitza
pertsonaleko gauzak kontatzen badizkio, era honetan inbestigazioan laguntzeaz
gain, Claricen eboluziaren parte funtseskoenetako bat izango da Hannibal. Honetaz
gain, Buffalo Bill ek ere transformazio beharra du transexuala izanez, bere
beharrak asetzeko gauzak behar ditu filmean zehar aipatzen den bezala “Codicia”
hori behar du horregatik, obesitatea duten emakumeak bahitzen ditu beraien
azalekin berarentzat gorputz bat egiteko. Sinbologia bezala intsektu baten
kapulua erabiltzen du bere biktimen ahoan intsektuaren kapulua sartuz, intsektu
kapulua tximeleta bilakatzen den bezala Buffalo Bill ek ere gizon izatetik
emakume izatera pasatu nahi du.
Filmean zehar matxismoaren gaia ere jorratzen da Clarice emakumea eta FBI
ko ikaslea izanik gutxietsi egiten diote, sekuentzia batean Clarice eta bere
laguna korrika doazela mutil talde batek txistu egiten diete beraien fisikoei
begira. Honetaz gain, transexualitatearen gaia ere funtsezkoa da film honetan
protagonistetako bat transexuala baita. Film honek gaur egungo pertsona askok
eta askok sufritzen duten egoera bat islatzen du, beraien identitatearekin
gustura ez dauden pertsonen egoera, beraien buruekin hobeto sentitzeko
transformazio batetik pasatu behar direnak.
Filma pertsonai baten ikuspuntutik kontatzen da, Claricen ikuspuntutik hain
zuzen ere. Protagonistaren beldurrak, bere aitaren heriotzeko oroitzapenak,
bere amets gaiztoak arkumeen oihuekin… Pertzepziozko ikuspuntuari dagokionez,
hainbat sekuentziatan interpelazioa erabiltzen dute, Hannibal Lecter ek
kamarara begiratzen du bere begirada sakonak eragina izan dezan ikusleengan. Honetaz
gain, pertzepziozko ikuspuntu subjetiboa ere erabiltzen dute kamerak pertsonaiei
jarraituz.
Filmean zehar ere suspentsearekin, jolasten dute kaiolako sekuentzian esaterako
Hannibal Lecter ek boligrafoaren zati bat eskuetan duenean ikusleok horren berri
dugu baina pertsonaiek ez.
Fokalizazioari dagokionez, barne fokalizazioa erabiltzen dute hau da,
istorioa hainbat pertsonairen bitartez jasotzen dugu protagonista bakoitzak
bere egoera kontatzen du alde batetik, Clarice ek eta bestetik Buffalo Bill ek
eta Hannibal Lecter ek baina batez ere, Claricengatik jasotzen dugu istorioa.
Okularizazioan zero zein barne okularizazioak aurkitu ditzazkegu. Zero
okularizaizoa film osoan zehar ematen da kamararen bitartez ikusten baitugu,
baina momentu jakin batzuetan barne okularizazioa ere agertzen da. Adibidez
Clarice txikia zeneko irudiak agertzen direnean bere aitarengana doanean
kamerak erakusten dituen irudiak Claricen txikitako ikusmenera garamatza. Honen
barruan ere lehenengo mailako okularizazioa aurkitu ditzazkegu, amaierako
sekuentzia batean dena ilun dagoenean eta Clarice Buffalo Bill aurkitzen ari
denean Bill ek ilunpetan ikusteko betaurreko batzuen bitartez ikusten du betaurrekoen marka eta berde kolorea ikusten
direlarik, kamerak erakusten dituen irudiak betaurreko horietatik ikusten
arituko bagina bezalakoak dira. Enuntziazio garden baten aurrean aurkitzen gara
ez da kamararen presentzia nabaritzen.
Filmean zehar, lehen plano dezente erabiltzen dituzte batez ere tentsioa
islatzeko esaterako, Habbinal Lecter eta Claricen arteko lehen sekuentzian
lehen planoekin jokatzen dute tentsioa edota Claricen beldurra transmititzeko. Travelling
ak ere zer esan handia du filmean zehar horizontalak eta bertikalak batez ere,
pertsonaien mugimenduak jarraitzeko eta tokiak deskribatzeko. Xehetasun planoak
ere erabiltzen dituzte ikerketaren proba funtsezkoenak eta bestelakoak
enfokatzeko adibidez intsektu kapulua biktima baten ahotik ateratzen dutenean.
"THE STRAIGHT STORY"
Izenak ongi
deskribatzen duen bezala, egiazko istorio bat da, gaur egungo gizaki ia guztiei
gertatzen zaiguna eta nahi edo ez, sinetsi edo ez, onartu edo ez, denboraren
igaropenaren azkartasunaren gaia jorratzen du filma honetan.
Gaur egungo
gizarte moderno eta likido honetan denboraren balioa guztiz desagertu da.
Urteak atzera garrantzia ematen zitzaien gauza haiek gaur egun balio gutxikoak
dira. Gizarte batean bizi gara non pertsonen bizimodua oso azkarra da,
gehiegizkoa. Gure bizitza osoaren zentzua lanean aurkitzen dugu. Lana egiten
dugu bizitzeko, lana egiten dugu ez dakigulako lana egin gabe bizitzen. Jaio
eta ikasi, ikasi eta lana egin, lana egin eta ikasi, ikasi eta hil.
Pelikula honen
protagonisten bidez kritika egiten zaio horri. Agure zaharrak bizimodu
azkarretik lasaiago batera pasatzen da, bere azkeneko urteetan konturatu baita
denboraren balioaz. Gainera, familiaren garrantzia ere kontuan hartu du, eta
horregatik betiereko agurra ematera joatea erabakitzen du.
Bere lasaitasunak,
patxadak, momentuaz gozatzera eramaten zaitu. Bizitzaren filosofia bezala
hartzen du lehen asko erabiltzen zen Carpe Diem hori, XXI. mendeko YOLO (you
only live once) izango zena.
Obra honek zure
bizitzan ia bi orduko lasaitasuna jartzen du. Protagonistaren lasaitasunak
transmititzen duen bakea eta erlaxamenduak zure bizitzaren abiadurari buruz
hausnartzera gonbidatzen zaitu. Aipamen berezia egin nahiko nuke soinu bandari.
Entzun bezain laster Twin Peaks etorri zait burura. Dokumentazio gutxi batekin
ulertu dut zergatia. Musikak asko laguntzen du pelikularen esanahia ulertzen,
eta ikus-entzuleak nahi gabe bada ere, transmititzen duen pazifismo hori
irentsi egiten du.
Gainera, belarra
mozteko makinak norberaren bizitza edo bide hori sinbolizatzen duela uste dut.
Belarra ez da bakarrik mozten, norbaitek egon behar du makina horren gainean
belarra mozten. Norberaren bizitzak ez du aurrera egingo gizabanako horrek ez
baldin badu bere bizitza gidatzen. Gainera, bizitzako momentu batzuk
azkarragoak izango dira, beste batzuetan makina matxuratu eta konpontzeko
premia sortuko da. Beste batzuetan belarrik ez da egongo bidean, eta beste
batzuetan belar gehiegi egongo da non makinak ezingo duen dena moztu.
Baina
bukaerararte, heriotzara iritsi arte (protagonistaren anaiaren metafora) bideak
aurrera egingo du. Bukaera hor egongo da, beti, baino norberak erabakiko du
noiz gelditu, bidean makina bat oztopo badaude ere.
UXUE BOTAS
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
THE STRAIGHT STORY (Ainhoa Igartua)
THE STRAIGHT STORY David Lynchek 1999. urtean zuzenduriko film honek, Alvin Straight izeneko gizon baten bizitzako pasarte bat kontatzen...