2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna

THE STRAIGHT STORY (Ainhoa Igartua)

THE STRAIGHT STORY


David Lynchek 1999. urtean zuzenduriko film honek, Alvin Straight izeneko gizon baten bizitzako pasarte bat kontatzen du. Alvin bere alaba Rossirekin bizi izan zen Laurens en, Lowan hain zuzen ere. Filmean Alvinek bere anaiari bihotzekoak eman diola jakiten duenean bi aldiz pentsatu gabe belarra mozteko makina hartu eta hura bisitatzera joatea erabakitzen du hamar urtez batak bestearen berri izan gabe egon ostean. Alvin ez dago bere onenean, aldakek eta ikusmenak huts egiten baitiote baina hala ere, aurrera jarraitzen du bidaiarekin. Bidean jende berria ezagutzen du eta hainbat oztoporekin egiten du topo baina bere egoskortasunari esker Wisconsinera iristea lortzen du eta bere anaiarekin elkartzen da. Film honek hiru ideia nagusi biltzen dituela iruditzen zait; zahartzaroa, familia eta elkartasuna. Filmean zehar, protagonista dagoeneko zahartuta dagoela ohartzen da eta bere egoera fisikoa ikusita eta osasunez nahiko makal dabilela jakinda bere azken desioa betetzea nahi du, hamar urteren ostean bere anaiarekin elkartzea. Aurretik esan bezala, hamar urte darama bere anaia ikusi gabe izan zuten gatazka baten ondorioz, hori dela eta Alvin familiak duen garrantziaz jabetuta Wisconsinera abiatzen da. Azkenik bidean zehar jendea solidarioa da berarekin; janaria ematen diote, lo egiteko toki bat eskaintzen diote, makina konpontzen lagundu… Filma honek bizitzako aspekturik garrantzitsuenak jorratzen ditu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

THE STRAIGHT STORY (Ainhoa Igartua)

THE STRAIGHT STORY David Lynchek 1999. urtean zuzenduriko film honek, Alvin Straight izeneko gizon baten bizitzako pasarte bat kontatzen...