2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna

21 GRAMOS (Ainhoa Igartua)


21 GRAMOS

Alejandro Gonzalez IƱarritu zuzendariak zuzenduriko drama film hau 2003. urtean estreinatu zen. Sean Penn, Naomi Watts eta Benicio Del Toro aktoreek antzeztutako film honek oscar sariak ere jaso zituen, aktoresa eta aktore onenen sariak besteak beste.

Film honek hiru pertsonaien bizitzak kontatzen ditu, non pertsonai bakoitzaren sentsazio emozional eta fisikoak islatzen dituen, baina istripu baten eraginez haien bizitzak gurutzatu egingo dira maitasun eta mendeku baten istorio batean murgilduz.
Izenburuak oso lotura estua du istorioan zehar gertatzen den tramarekin izan ere, 21 zenbakia, transformazio zenbaki bezala ezagutzen da gure bizitzan gertatzen diren aldaketekin lotura handia du, aldaketekin eta transformazioekin besteak beste. Beraz, istorioari erreparatuz hiru pertsonaiek transformazio pertsonal bat izaten dutela esan dezakegu Cristinak bere familia galtzen du istripu baten hori dela eta, haiek utzitako hutsunearekin bizitzen ikasi behar du. Paul ek aldiz, transplantea egiten diotenean bere barnean aldaketa bat sentitzen du bere barruan beste pertsona baten bihotza duelarik eta Jack erlijioan murgiltzen da lehenaldiko akatsak ahazteko asmoz, baina istripuaren ostean, zalantzan jartzen hasiko da pertsona bezala nolakoa den transformazio batean murgilduz.  Honetaz gain, izenburuak bere osotasunean pertsona baten heriotzarekin du zer ikusia hau da, pertsona bat hiltzean bere gorputzak gorpu bilakatzen denean galtzen dituen 21 gramoak, bizirik jarraitzen duten pertsonek berekin batera daramaten pisua izango litzateke.

Baina orain joan gaitezen istoriora. Cristina, Jack eta Paul dira maitasun eta mendekotasunez beteriko drama hau bideratzen dutenak. Aurretik esan bezala, istripu baten eraginez, beraien bizitzak gurutzatu egiten dira ustekabean eta bakoitzak bestearentzat baliogarriak izan daitezken gauzak dituzte. Jack ek Cristinaren familia hiltzen du baina istripu horri esker Paulek bihotz bat lortzen du bizitzen jarraitu ahal izateko eta bihotz horri esker Cristina eta Paul ezagutu eta maitemindu egiten dira. Cristina izenak gauza asko esan nahi ditu baina horien artean izaera sendoa duen emakume tradizonala eta  familiarra dela esan dezakegu, izen honek lotura du Naomi Watts en pertsonaiarekin. Jack izenak aldiz, pertsona erreserbatua eta hotza esan nahi du Benicio Del Torok antzezten duen pertsonaiaren antzera eta Paulek segurua eta diskretua esan nahi du Sean Penn en pertsonaia bezala.

Esan bezala transformazioa pieza funtsezkoenetako bat da film honetan baina honekin batera maitasunak, heriotzak eta miseriak ere zer esan handia dute trama honetan. Paul eta Christine ezagutzen direnean, beraien artean zerbait pizten da Christinen gizonaren bihotza tartean dela. Bihotzek oroimena dutela esan ohi dute. Antena 3 eko blog batek dioenez, transplante bat jasotzen duten pertsonek bere emailearen pentsamenduak eta sentsazioak nabaritzen ditu hori da bi pertsonai hauen artean gertatu dena Paulek Michael en bihotza edukita Christinengana hurbildu nahi izan du Michael en sentimenduek bultzatuta gainera maitasunaren eraginez, amaiera aldeko sekuentzia batean Christineri haurdun dagoela esaten diote eta era horretan beste bizitza bat hazten da Christinen barnean. Zoritxar batek pertsonak eramaten dituen bezala, beste batzuk ekartzen ditu mundura. Heriotzaren kasuan, Paul oso gaixo dagoenez hiltzeko zorian dago, heriotzetik oso gertu baina bihotzak bere bizitza hutsetik hasteko aukera ematen dio bere emaztearekin dituen liskarrak alde batera utziz. Miseriaren kasuan, drogek eta pobreziak garrantzitsuak dira izan ere, Jack eta bere familia nahiko pobreak dira eta asko borrokatu behar dute beraien seme-alabak aurrera ateratzeko eta Christinek bere familia galtzen duenean drogen munduan murgiltzen da Paul ezagutzen duenerarte.

Filma hiru pertsonaien ikuspuntutik dago kontatuta beraz, fokalizazioa hiru istorioen bitartez jasotzen dugula esan dezakegu, barne fokalizazioan aurkitu ginateke. Ikuspuntuaren barruan pertzepziozko ikuspuntu nagusia  subjetiboa dela esan dezakegu kamera momentu gehienetan pertsonaiaren atzetik doalako, zuzendariari egindako elkarrizketa batean film osoa kamera eskuetan grabatu zutela aitortzen du. Istorioan zehar suspentsea, intriga eta sorpresa asko aurkitu ditzazkegu esaterako, suspentsearen kasuan, ikusleok bagenekien Christinen istripua gertatu behar zela baina pertsonaiek ez zekiten. Okularizazioaren kasuan, zero eta barne okularizazioak bereiztu ditzazkegu; zero okularizazioa filmean zehar agertzen da hau da, kameraren bitartez ikusten dugu baina sekuentzia batzuetan adibidez Paul ospitalean ingresatuta dagoenean barne okularizaziora pasatuko ginateke, kamerak erakusten duen irudia Paulen ikusmenera garamatza gora begiratu eta sabaila begiratzen duenean. Aurikularizazioaren kasuan, soinu bandak distantzia errespetatu eta elkarrizketen ulergarritasuna ahalbidetzen duenez, zero motako aurikularizazioa aurkitzen dugu filmean zehar.

Sinbologiaren kasuan filmean zehar balore desberdinei erreferentzia egiten dieten hainbat sinbolo bereiztu genezake Jack erlijioan murgilduta dagoela ikusteko kotxean duen gurutzea erakusten dute Jesus gurutzeratu zuteneko ikur sinbolikoetako bat bezala. Baina honetaz gain, Christinek Paulekin duen sekuentzietako batean, negarrez hasten denean bere alabari ez zitzaizkiola lokarri gorriak gustatzen esaten dio Pauleri eta lokarri horiekin hil zela azpimarratzen du. Lokarri horiek gorriak izanda odolarekin lotu dezakegu .

Filmean narratzaile intradiegetikoa eta autodiegetikoa aurkitu genezake, hau da narratzailea filmean agertzen da eta ikusleek ikusi egiten diote eta istorioa kontatzen du baina soilik filmaren sekuentzia batean entzun genezake narratzailearen ahotsa aldibereko denboran, Paul ospitalean ingresatuta dagoeneko sekuentzian.

Erritmoari dagokionez, soinu banda lasai denean planoan luzatu egiten dira dramatizazio puntu bat emateko eta musika azkarrago bateko sekuentzietan planoak motzagoak dira adibidez, Christine istripuaren tokian esertzen denean musika oso motela da eta planoak luzeak. Denboraren kasuan ordenari dagokionez, filmak ez du ohiko estruktura jarraitzen istorioa amaieran gertatuko dena kontatzen hasten da eta filmean zehar txandakatuz joaten da ondoren gertatuko dena eta gertatutakoa, gainera tartekatuz joaten dira pertsonai bakoitzaren istorioak, flashback ak eta flashfowardak ekin jolasten dute.

Film honetan travelling ak, xehetasun planoak  lehen planoak eta plano orokorrak bereiztuko nituzke gehienbat izan ere, filmean zehar sekuentzia gehienetan travellinga egiten dutela ikusi genezake eta xehetasun eta lehen planoek ere zer esan handia dute film honetan pertsonaien arteko tentsioa islatzeko erabiltzen baitute. Plano orokorrak aldiz, tokiak deskribatzeko erabiliak dira.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

THE STRAIGHT STORY (Ainhoa Igartua)

THE STRAIGHT STORY David Lynchek 1999. urtean zuzenduriko film honek, Alvin Straight izeneko gizon baten bizitzako pasarte bat kontatzen...