Pelikula honek egiten duen denboraren kudeaketa konbentzionalismotik oso urrun
gelditzen da. Filmak hasiera bat du, bai, bai eta eragile bat historia aldatzen duena.
Korapiloa dago eta bukaera ere. Bai, baina gauzak ez dira ordenan kontatzen.
Pelikula honetan zehar etengabean gertatzen dira denbora jauziak. Filmaren 40 lehendabiziko minutuak ikusi ez ditugun arte ez dugu gauza askorik ulertzen, denbora lineala ez delako. Flashback-en bidez kontatzen zaigu istorioa, bukaera arte ez dugu ulertzen zein puntutan kokatzen den oraina.
Flashback hauen bitartez ikuslea nahastea lortzen da. Ikusleak denbora jauzi hauek ez dituenez ulertzen, adi egoteko premia sortzen zaio. Gainera, oraina, iragana eta etorkizunarekin egiten den jolasak erritmo bizia ematen dio filmari. Hau da, pelikularen eragilea berandu dago baina aurretik dauden flashback-ek bizitasuna ematen diote filmari eta ikuslearengan ezinegona eta ulertu nahia pizten du.
Gauzak linealki ez kontatzeak ere abantailak ditu. Lehenik eta behin ikuslearekin jolastu egiten dute. Ikusleak hainbat eszena ikusten dituenean noiz gertatu direnaren konklusioak ateratzen ditu. Adibidez, bihotza gaizki duen gizona ikusten dugunean ospitalean, burura etortzen zaigun lehenengo gauza da operatu egin behar dutela. Bukaeran ulertzen dugu ospitalean dagoela tiro bat eman diolako dela, eta guk uste genuena baino beranduago gertatu dela ekintza hori. Hori dela eta, ikuslea pelikularen parte da. Istorioa ikusten doan bitartean ikusleak bere istorio propioa sortzen du, inplizituki esaten zaiona interpretatuz eta bere erara ulertuz. Pertsona bakoitzak sortzen duen istorioa azkenean berdina bihurtzen da guztientzako denboraren erreferentziak argi uzten direnean eta ikusle orok puzzlearen piezak ordenan jarri dituenean. Dibertsitate epistemologikoa sortzen da.
Beste abantaila da ikuslea, esan bezala, ez dela pasiboa. Ikusleak ez du filma ikusten soilik, baizik eta pentsatu eta parte hartzen du. Aktibo bilakatzen da. Honek eragina sortzen du pertsonarengan. Filmaren parte dena eta bere aldetik parte hartzeko gonbidapen horri baiezkoa ematen dion ikusleak soilik ulertuko du zuzendariaren jokoa.
Pelikula honetan hainbat galera erakusten zaizkigu. Lehendabizi senide galera, gero fede galera eta azkenik maitasun galera. Gaia hori izanik, ikusleari irabazteko aukera bat luzatzen zaio denboraren kudeaketa ulertzeko joko horretan parte hartu eta asmatzen badu. Ikuslea pertsonaia bihurtzea lortzen da.
UXUE BOTAS

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina