Izenak ongi
deskribatzen duen bezala, egiazko istorio bat da, gaur egungo gizaki ia guztiei
gertatzen zaiguna eta nahi edo ez, sinetsi edo ez, onartu edo ez, denboraren
igaropenaren azkartasunaren gaia jorratzen du filma honetan.
Gaur egungo
gizarte moderno eta likido honetan denboraren balioa guztiz desagertu da.
Urteak atzera garrantzia ematen zitzaien gauza haiek gaur egun balio gutxikoak
dira. Gizarte batean bizi gara non pertsonen bizimodua oso azkarra da,
gehiegizkoa. Gure bizitza osoaren zentzua lanean aurkitzen dugu. Lana egiten
dugu bizitzeko, lana egiten dugu ez dakigulako lana egin gabe bizitzen. Jaio
eta ikasi, ikasi eta lana egin, lana egin eta ikasi, ikasi eta hil.
Pelikula honen
protagonisten bidez kritika egiten zaio horri. Agure zaharrak bizimodu
azkarretik lasaiago batera pasatzen da, bere azkeneko urteetan konturatu baita
denboraren balioaz. Gainera, familiaren garrantzia ere kontuan hartu du, eta
horregatik betiereko agurra ematera joatea erabakitzen du.
Bere lasaitasunak,
patxadak, momentuaz gozatzera eramaten zaitu. Bizitzaren filosofia bezala
hartzen du lehen asko erabiltzen zen Carpe Diem hori, XXI. mendeko YOLO (you
only live once) izango zena.
Obra honek zure
bizitzan ia bi orduko lasaitasuna jartzen du. Protagonistaren lasaitasunak
transmititzen duen bakea eta erlaxamenduak zure bizitzaren abiadurari buruz
hausnartzera gonbidatzen zaitu. Aipamen berezia egin nahiko nuke soinu bandari.
Entzun bezain laster Twin Peaks etorri zait burura. Dokumentazio gutxi batekin
ulertu dut zergatia. Musikak asko laguntzen du pelikularen esanahia ulertzen,
eta ikus-entzuleak nahi gabe bada ere, transmititzen duen pazifismo hori
irentsi egiten du.
Gainera, belarra
mozteko makinak norberaren bizitza edo bide hori sinbolizatzen duela uste dut.
Belarra ez da bakarrik mozten, norbaitek egon behar du makina horren gainean
belarra mozten. Norberaren bizitzak ez du aurrera egingo gizabanako horrek ez
baldin badu bere bizitza gidatzen. Gainera, bizitzako momentu batzuk
azkarragoak izango dira, beste batzuetan makina matxuratu eta konpontzeko
premia sortuko da. Beste batzuetan belarrik ez da egongo bidean, eta beste
batzuetan belar gehiegi egongo da non makinak ezingo duen dena moztu.
Baina
bukaerararte, heriotzara iritsi arte (protagonistaren anaiaren metafora) bideak
aurrera egingo du. Bukaera hor egongo da, beti, baino norberak erabakiko du
noiz gelditu, bidean makina bat oztopo badaude ere.
UXUE BOTAS
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina