2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna

"LA MEDIA PENA"

La Media Pena Sergio Barrejonek zuzendutako laburmetraia da.

  1. Sekuentzia: Pertsonaiaren aurkezpena eta bere buruaz beste egiteko ahalegina, bulegoan.

    1. Lehenik eta behin pertsonaiaren aurkezpena egiteko, eta guk pertsonaia hori zein den jakin dezagun, Bilboko plano orokor bat eta Ibedrolako dorrea erakusten duen travelling bat egiten du. Gero bulegoko planu orokorrak, kokalekua zehaztu dezagun.
    2. Bigarrenik gizon bat ikusten da, xehetasun planoan bizarra mozten ari delarik. Gizonaren deskribapena egiteko xehetasun planoak erabiltzen dira, ikusleak pertsonaiaren deskribapen zehatza izan dezan. Gainera, pertsonaiarekiko hurbiltasuna eskaintzen dute plano mota horiek.
    3. Gizonaren lehen planoa ikusten da. Aurpegiko keinuak nabariak egin nahi dituzte, honek pertsonaiaren ezinegona ikusleari transmititzen dio. Zerbait gertatuko denaren aurrekaria da.
    4. Jarraian, kamerak zoom in bat egiten du, pertsonaiaren erdi planotik, lehen plano nagusi batera eramaten gaituena, ia bere barruan sar genezake. Gizonak pistola ateratzen du. Lehen plano honek ederki asko erakusten du pertsonaiak aurpegiko keinuekin transmititzen dituen sentimendu eta emozioak. Bere urduritasuna eta ziurtasun eza bistakoak dira. Pistolaren xehetasun planoarekin bukatzen da sekuentzia, tiroa egiteko puntuan dagoelarik.

  1. Sekuentzia: Igogailuaren soinua entzun eta emakume bat gelara sartu egiten da. Bitartean gizona ezkutatu egiten da. Emakumea bulegoan eseri egiten da.

    1. Plano irekiagoak dira nabari sekuentzia honetan, egoeraren deskribapena egiten du. Sentimenduak baino, ekintzak erakutsi nahi dira. Horretarako, plano orokorrak, amerikarrak, ertainak eta lehen plano gutxi batzuk azaltzen dira. Pertsonaien mugimenduekin bat egiten du kameraren mugimenduak, hauen ekintzak grabatzeko. Momentu batzuetan gizonaren begietatik ikusten egongo bagina bezala dirudi. Honek, gizonaren pertsonaiaren barruan sartzen gaitu. Bere emozioekin eta sentipenekin enpatia sentitzen.

  1. Sekuentzia: Emakumearen bakarrizketa, bere kaleratzea parodiatzen’. Edalontzi bat bota egiten du.

    1. Emakumea bakarrizketa batean murgiltzen da. Lehenengo dialogoa entzuten da. Erdi planoa erabiltzen da, momentu batzuetan gizona ere sar dadin. Plano mota honek ikusleak ikuspen orokorra izatera eramaten du. Frentez ikusten ditu bi pertsonaiak, bien keinuak eta jarrerak. Gainera planoaren ezker aldean aire asko dago, ametsezko pertsona batentzako tokia uzten da. Tartean gizonaren plano orokorrak erakusten dira, bere urduritasuna eta ezinegona ikusten dira egiten dituen mugimenduen eta ekintzen bidez.
  1. Sekuentzia: Emakumeak musika jartzen du, dantza egin, biluztu eta dutxara sartzen da. Gizonak alde egiten saiatzen da baina emakumea dutxatik atera eta berriz ezkutatzen da.

    1. Emakumearen lehen planoak azaltzen dira, behin nor den jakin dugula, hurbil gaitezen. Musika jarri eta dantza egiten hasten da. Lehen planotik erdi planora doa, emakumeak arropa kentzen duela erakusteko.
    2. Bitartean gizonaren lehen planoak erakusten dira. Gertatzen dena ulertu ezinean dago.
    3. Gainera beste plano mota bat dago, non ikusleak gizonak ikusten duena erakusten den.
    4. Gizonaren plano orokorrak erakusten du nola pertsonaiak alde egin nahi duen, baina emakumea dutxan dagoela ikusten du.
    5. Gizona dutxara doa, begiratzea. Honen lehen lehen planoa egiten da, emakumearen desioa edo nahia adierazten da. Emakumea dutxan dago, biluzik. Honen panoramika espresiboa egiten da.
    6. Gizona alde egiteko ahalegina egiten du eta korrika ateratzen da. Kamerak mugimenduak harrapatzen ditu.

  1. Sekuentzia: Gizona bulegoaren mahi azpian ezkutatzen da, pistola ezkutatzen du eta emakumea dutxatik atera berri bulegoan esertzen da eta familiakoekin telefonoz hitz egiten hasten da.

    1. Momentu emotiboa da. Emakumea telefonoz hitz egiten hasten da familiakoekin, gizona mahai azpian ezkutatuta dagoen bitartean. Lehen planoak erabiltzen dira. Bi pertsonaien sentimenduak, emozioak, arazoak, kezkak erakutsi nahi dira, eta ikusleei haiekiko gertutasuna transmititu nahi zaie.
    2. Gizonaren panoramika espresiboa egiten zaio. Konturatzen da pertsona gehiago daudela arazoekin eta haien buruaz beste egitea ez dela arazo horiei aurre egiteko modua. Bere aurpegiaren lehen lehen planoa egiten da. Ikusten da nola gizonak emakumearen egoera entzun eta gero, honekiko enpatia sentitzen duen eta lagundu nahi dioen.
    3. Emakumeak tiradera ireki eta pistola ikusten du. Xehetasun planoa egiten da pistola argi eta garbi erakusteko. Emakumearen lehen planoak erakusten digu bere urduritasuna eta sorpresa aurpegia.

  1. Sekuentzia: Emakumeak gizona mahai azpian harrapatzen du pistola ikusi duelako eta bortizki altxa egiten da. Pistolak bakarrik disparatzen du.
    1. Plano orokorra erabiltzen da hasieran, emakumearen sorpresa eta gizonaren urduritasuna adierazteko.
    2. Elkarrizketaren plano/kontraplanoa ageri da, bien arteko dialogoak entzuten ditugun bitartean. Pistolak bakarrik tiro egiten duenean emakumearen tentsioa eta ezinegona nabarmenak dira.

  1. Sekuentzia: Biak lasaitu egiten dira, eta gizonak emakumearen kaleratzea konponduko duela aipatzen du.

    1. Erdi plano bidez gizonak emakumeari kaleraketaren asuntoaz arduratuko dela dio. Emakumeak berriz, bere arazoa dela dio.
    2. Bukatzeko plano orokorra erabiltzen da eta travelling baten bidez gizona ikus dezakegu, bulegotik alde egiten.
    3. Azkeneko planoan ate bat isten ikusten da, emakumea barruan gelditzen da. Honek argi uzten digu gizonak ez duela bere buruaz beste egingo eta emakumea lasaitu egin dela.


      UXUE BOTAS


      La media pena (C)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

THE STRAIGHT STORY (Ainhoa Igartua)

THE STRAIGHT STORY David Lynchek 1999. urtean zuzenduriko film honek, Alvin Straight izeneko gizon baten bizitzako pasarte bat kontatzen...