2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna

"THE SILENCE OF THE LAMBS"

Filma honen azaleko argumentua dugu saileko hiltzaile bat kartzelatu nahi duen protagonistaren ikerketa. Hori baino askoz konplexuagoa da.

Clarice dugu protagonista, nexka bat FBI-an sartzeko entrenatzen. Emakume gazte honi laguntza eskatzen diote kartzelan dagoen hiltzaile batekin hitz egitera joateko, honek bilatzen ari diren hiltzaileari buruz informazioa eduki dezakelako.


Clarice-ren pertsonaiak 90garren hamarkadako emakume Amerikarren errepresentazioa da. Lan munduan sartzen den momentutik, mutilez inguratuta aurkitzen da. Gizonak beti dira bera baino altuagoak, handiagoak. Gainera, askotan egiten zaizkio komentario matxistak. Honek islatzen du emakumea lan munduan sartzen saiatu denetik, gizonezkoek beti objektu sexual gisa ikusi dutela, beste lankide baten moduan ikusi beharrean. Gutxi batzuk, ordea, emakumeari aukera bat eman diote, bere gaitasun, balio, bertuteak kontuan hartu dituzte. Hauen kasua da Jack Crawford eta era berean Dr. Hannibal Lecter-ena.

Aztertzeko modukoa da bi pertsonaia maskulino hauek duten erlazioa protagonistarekiko. Lehenik eta behin bere nagusia dugu, Jack. Honek Clariceri aukera paregabea ematen dio bere karrera profesionalean. Claricengan jartzen du konfiantza guztia, eta batzuetan hartzen duen jarrera babeslea da, aita batek hartuko lukeen jarrera. Aipatu beharra dago, Claricek aita galdu zuela gazte zenean, flashback bitartez ikusleak jakiten du hau. Garrantzitsua da gertaera hau oso pelikula ulertu ahal izateko.

Hannibal Lecterrekin duen erlazioa definitu gabea da. Badirudi biek elkarri lagundu nahi diotela. Bestearekiko nolabaiteko lotura sortzen da elkar ikusten duten lehenengo momentutik. Pelikula osoan zehar lau aldiz besterik ez dira elkartzen, baina nahikoak dira atxikimendua sortzeko haien artean. Maitasun erromantikorik ez dago, baina bai erakarpena, nahiz eta sexuala ez izan.
Aipatu ditut flashback-ak daudela pelikulan zehar. Denboraren kudeaketa hau beharrezkoa da pertsonaiaren iraganak definitzen duelako bere orainaren jokabidea. Clariceren bizitzako pasarteei buruz jakiten dugu Hannibalekin dituen elkarrizketen bidez.


Pertsonaia biek dituzten elkarrizketak pelikularen eszena garrantzitsuenak dira. Lehenik eta behin aipatu beharra dago boterearen eta garrantziaren kudeaketa. Nahiz eta burdin barren artean egon, kristal blindatu edota pareta sendo artean, Lecterrek gidatzen du elkarrizketa. Bere eremura eramaten ditu ia beti elkarrizketak, bera da bien artean dagoenaren jabe eta nahi duena lortzen du beti.

Bigarrenik esan beharra dago kamerarekin jokatzen dutela, eta Hannibalek askotan kamerari begira hitz egiten diola, ikusleari zuzenean hitz egingo balio bezala. Honek ikuslea Clariceren pertsonaiaren barruan sartzen du zuzenki, ikuslea polizia izango balitz bezala. Gainera, lehen plano mota horiek indarra ematen diote Hannibalek dioenari, eta ederki asko ikus daitezke bere asmoak zeintzuk diren.


Hirugarrenik aipatu ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka dagoela bi pertsonaia hauen artean. Momentu batzuetan ikusleak pentsa dezake Clarice dela ongiaren errepresentazioa, justizia bilatzen du, ‘gaiztoa’ kartzelan sartu nahi du. Claricek Jainkoa errepresenta dezake, eta Hannibalek Deabrua. Kontua da Claricek ez duela zintzo jokatzen beti, gezurra esaten dio Hannibali nahi duena lortzearen truke. Gainera ikusleak ez du Hannibal gorrotatzen, beste hiltzaile bat dago ustez gauza okerragoak egiten dituena. Ikusleak Bill gorrotatzen du, Hannibalek egin dituen astakeriak barkatu egin dituelako. Claricek barkatu egin dizkiolako. Eta ikuslea, Claricen azalean sartzen delako.


Pelikularen gaizkilea, aipatu dudan moduan, Buffalo Bill da. Honen pertsonaiak ere baditu puntu interesanteak. Garai hartako gizarteak sufritzen zuen askatasun ezaren isla da. Bere gorputzarekin ados ez dagoen pertsona da saileko hiltzailea. Bi generoen artean kartzelatuta sentitzen da, gertatzen zaiona ulertu ezinean. Horregatik emakumeak hiltzen ditu, haien azalarekin mozorro bat prestatzeko asmoz. Gizarteak sufritzen zuen inpotentzia eta agoniaren metafora da.


Azken aipamena izenburuari egin nahi diot. Izenburuak bukaeran gertatuko dena aurrez esaten digu. Claricek eta Hannibalek duten elkarrizketa sakon batean galdetzen dio hiltzaileak ea bere arkumea isiltzea lortuko duen bila dabiltzan nexka salbatzea lortzen badu. Pelikularen izena Arkumeen isiltasuna izanez, suposatu dezakegu nexka salbatu egiten duela.
Istorio honetan, Hannibal ‘otsoak’ antxumeak jan egiten ditu, baino inork ez dizkio antxume horiek tripatik ateratzen eta arroka pisutsuekin tripa beteta errekara botatzen. Claricek berak laguntzen dio otsoari ihes egiten.
Zein da berez, gaiztoetan gaiztoena? 

                                                                                                                                     UXUE BOTAS
Resultado de imagen de the silence of the lambs

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

THE STRAIGHT STORY (Ainhoa Igartua)

THE STRAIGHT STORY David Lynchek 1999. urtean zuzenduriko film honek, Alvin Straight izeneko gizon baten bizitzako pasarte bat kontatzen...