2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna

THE SILENCE OF THE LAMBS (Ainhoa Igartua)


EL SILENCIO DE LOS CORDEROS

El silencio de los corderos 1991.urtean Jonathan Demmek zuzendutako beldurrezko filma da. Filma izen bereko eleberrian dago oinarrituta eta bere garaian sekulako arrakasta izan zuen izan ere, Oscar sarietan filmak, zuzendariak zein aktore nagusiek Oscar bana jaso zuten.
Clariceri FBIko ikasleari Buffalo Bill hiltzailearen profil psikologiko bat egiteko eskatzen diote horretarako, Hannibal Lecter psikiatra ohiarengana joko du laguntza bila.

Filmaren izenburuak oso lotura estua du protagonistaren haurtzaroarekin izan ere, Clarice umezurtz gelditu zenean Virginian zituen lehengusu batzuekin bizitzera joan behar izan zen baserri batera. Hannibal Lecter ekin duen kaiolaren sekuentzian Claricek baserritik ihes egitearen arrazoiak kontatzen dizkio hari. Gau batean, oihu batzuen ondorioz ukuilura joan zen zer gertatzen zen ikustera eta arkume batzuk zirela ikusi zuen, oihuka sakrifikatu egin behar zituztelako. Clarice arkumeak salbatzen ahalegindu zen baina ez zuen lortu, geroztik amets gaiztoak izaten ditu non arkumeak oihuka entzuten dituen. Ezin izan zuenez arkume horiek salbatu Claricek Katherine salbatuz gero oihu horiek isildu egingo direla pentsatzen du, zor bat bezalakoa da protagonistak biktima salbatuta arkumeekin duen zorra beteko duela uste du horregatik dago hain inplikatuta kasu honetan.

Filmak hainbat balore azpimarratzen ditu, horien artean transformazioa. Clarice FBI ko esperientziarik gabeko ikasle bat da, arriskuez inguratuta. Beraz, eboluzionatu beharra dauka bere helburua lortzeko; arkumeen oihuak burutik ateratzeko. Horretarako Hannibal Lecter ek bere eboluzioan lagunduko dio. Clarice bigarren aldiz Hannibal bisitatzera joaten denean hark Buffalo Bill en profil psikologioan lagunduko diola esaten dio berak bere bizitza pertsonaleko gauzak kontatzen badizkio, era honetan inbestigazioan laguntzeaz gain, Claricen eboluziaren parte funtseskoenetako bat izango da Hannibal. Honetaz gain, Buffalo Bill ek ere transformazio beharra du transexuala izanez, bere beharrak asetzeko gauzak behar ditu filmean zehar aipatzen den bezala “Codicia” hori behar du horregatik, obesitatea duten emakumeak bahitzen ditu beraien azalekin berarentzat gorputz bat egiteko. Sinbologia bezala intsektu baten kapulua erabiltzen du bere biktimen ahoan intsektuaren kapulua sartuz, intsektu kapulua tximeleta bilakatzen den bezala Buffalo Bill ek ere gizon izatetik emakume izatera pasatu nahi du.

Filmean zehar matxismoaren gaia ere jorratzen da Clarice emakumea eta FBI ko ikaslea izanik gutxietsi egiten diote, sekuentzia batean Clarice eta bere laguna korrika doazela mutil talde batek txistu egiten diete beraien fisikoei begira. Honetaz gain, transexualitatearen gaia ere funtsezkoa da film honetan protagonistetako bat transexuala baita. Film honek gaur egungo pertsona askok eta askok sufritzen duten egoera bat islatzen du, beraien identitatearekin gustura ez dauden pertsonen egoera, beraien buruekin hobeto sentitzeko transformazio batetik pasatu behar direnak.

Filma pertsonai baten ikuspuntutik kontatzen da, Claricen ikuspuntutik hain zuzen ere. Protagonistaren beldurrak, bere aitaren heriotzeko oroitzapenak, bere amets gaiztoak arkumeen oihuekin… Pertzepziozko ikuspuntuari dagokionez, hainbat sekuentziatan interpelazioa erabiltzen dute, Hannibal Lecter ek kamarara begiratzen du bere begirada sakonak eragina izan dezan ikusleengan. Honetaz gain, pertzepziozko ikuspuntu subjetiboa ere erabiltzen dute kamerak pertsonaiei jarraituz.
Filmean zehar ere suspentsearekin, jolasten dute kaiolako sekuentzian esaterako Hannibal Lecter ek boligrafoaren zati bat eskuetan duenean ikusleok horren berri dugu baina pertsonaiek ez.

Fokalizazioari dagokionez, barne fokalizazioa erabiltzen dute hau da, istorioa hainbat pertsonairen bitartez jasotzen dugu protagonista bakoitzak bere egoera kontatzen du alde batetik, Clarice ek eta bestetik Buffalo Bill ek eta Hannibal Lecter ek baina batez ere, Claricengatik jasotzen dugu istorioa.

Okularizazioan zero zein barne okularizazioak aurkitu ditzazkegu. Zero okularizaizoa film osoan zehar ematen da kamararen bitartez ikusten baitugu, baina momentu jakin batzuetan barne okularizazioa ere agertzen da. Adibidez Clarice txikia zeneko irudiak agertzen direnean bere aitarengana doanean kamerak erakusten dituen irudiak Claricen txikitako ikusmenera garamatza. Honen barruan ere lehenengo mailako okularizazioa aurkitu ditzazkegu, amaierako sekuentzia batean dena ilun dagoenean eta Clarice Buffalo Bill aurkitzen ari denean Bill ek ilunpetan ikusteko betaurreko batzuen bitartez ikusten du  betaurrekoen marka eta berde kolorea ikusten direlarik, kamerak erakusten dituen irudiak betaurreko horietatik ikusten arituko bagina bezalakoak dira. Enuntziazio garden baten aurrean aurkitzen gara ez da kamararen presentzia nabaritzen.

Filmean zehar, lehen plano dezente erabiltzen dituzte batez ere tentsioa islatzeko esaterako, Habbinal Lecter eta Claricen arteko lehen sekuentzian lehen planoekin jokatzen dute tentsioa edota Claricen beldurra transmititzeko. Travelling ak ere zer esan handia du filmean zehar horizontalak eta bertikalak batez ere, pertsonaien mugimenduak jarraitzeko eta tokiak deskribatzeko. Xehetasun planoak ere erabiltzen dituzte ikerketaren proba funtsezkoenak eta bestelakoak enfokatzeko adibidez intsektu kapulua biktima baten ahotik ateratzen dutenean.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

THE STRAIGHT STORY (Ainhoa Igartua)

THE STRAIGHT STORY David Lynchek 1999. urtean zuzenduriko film honek, Alvin Straight izeneko gizon baten bizitzako pasarte bat kontatzen...