M. Night Shyamalanen
thriller honek herri fiktizio eta aislatu bateko bizimodua erakusten du.
Herriaren izena ez
da filmean aipatzen inongo momentuan, agian asmatutako herri hau errealitateko
hainbat herrien isla delako.
Herritarrak herrian bizi
dira, normaltasunez. Janzkerak eta hirigintzaren diseinuak XIX. Mendeko
bizimodua erakusten du nolabait. Dena den, gaur egungo errealitatearekin
alderatuta, ‘hirugarren’ mundua deitzen diogun horren herri bat izan zitekeen.
Pelikularen
protagonistak dira Ivy neskatila itsua, Lucius mutikoa, Noah gizajoa eta Ivyren
aita. Hauek herriko biztanleak dira; haien errealitatea herri hori da, ez dute
inoiz haratago dagoena ikusi, kanpoko munduaren ikuspegirik ez dute. Txikitatik
esan zaie herria inguratzen duen basoan oso arriskutsuak diren monstruak
zeudela, eta inondik inola ere ez ezin zutela baso hori zeharkatu.
Hasiera honen arazoa
dator medikamentuen premia sortzen denean. Herritarrek ezin dute behar hori
haien kabuz asetu eta basoa zeharkatzeko beharra sortzen da. Behar hau hainbat
ekintzaren motorra bilakatzen da. Ekintza hauek beharrezkoak ez diren heriotzak
ekartzen ditu, beharrezkoa ez den sufrimendua dakar eta ekidin zitekeen
ezinegona pizten du.
Pertsonaiak garatzen
doazen heinean eta filmak aurrera egiten duen bitartean, ikusleak hainbat
galderen erantzunak aurkitzen ditu. Munstrorik ez dagoela adibidez, dena guraso
batzuen asmakizuna izan dela, herria eta familia babestu nahian. Edota Ivy
neskatila itsua bidali dutela medikamentu bila, honek ezin duelako kanpoko
errealitatea ikusi nahiz eta horra heldu. Bai eta Noahk monstruaren papera
hartzen duela.
Nire ustez
filmaren oinarrian Platonen haitzuloaren alegoria dago. Dualismo
epistemologikoa, ontologikoa eta antropologikoa erakusten du (azken hau ez da
hain nabarmena). Bi mundu daude; sentimenduen munduaren isla izango zen herri
aislatua, eta Ideien mundua, kanpoan bizi duten errealitatea. Ivy Platonen
ikuspuntutik haitzuloan bizi den ororen metafora da, itsu dago, ezin du kanpoko
errealitatea ikusi. Bizitza osoa darama haitzuloan, itzalek diotena sinisten.
Ivyren aita eguzkia litzake, honek esaten duena jarraituz bidean aurrera egin
eta Ideien Mundura iristen dena. Aitak du jakintza gorena. Egia absolutua.
Gainera, bi jakintza mota daude. Sentimenduen munduan dagoen jakintza alde batetik, monstruen existentzian sinisten duten horiek dutena, Noahk duena adibidez. Bestetik, herria sortu duten gurasoek dutena, Ideien munduko egia deritzoguna.
Herri zapaldu eta
zapaltzaileen figurak erakusten ditu argi asko. Gezur baten bitartez pertsona
multzo batek beste herritar asko beldurtuta eta zapalduta dituzte, nola ez,
haien onura propiorako.
Antzinakoa
dirudien herrialde batean gertatzen den honek ederki asko alderatu daiteke gaur
egungo gizarte kapitalistarekin.
UXUE BOTAS
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina