ME BEFORE YOU
“Me before you” filma 2012an Jojo Moyesek idatzi zuen liburuan
oinarritutako film drama-erromantiko britainiarra da. Filma honen zuzendaria
Thea Sharro da gidoilaria berriz, jatorrizko liburuaren idazlea. Protagonistak
Emilia Clarke eta Sam Clafin aktore gazteak dira.
Louisa Clarck hogeitasei urteko neska alai, gogotsu eta maitagarria da
inoiz bere herritik irten ez dena. Sei urtez kafetegi batean lanean aritu
ondoren bere nagusiak kafetegia ixtea erabakitzen du eta Louisa lan gabe
gelditzen da. Beraz, beste lan baten bila hasten da bere familia mantendu ahal
izateko. Louisa herriko aberatsen etxean hasten da lanean haien seme elbarritua
Will Traynor zaintzeko, istripu baten ondorioz elbarritu gelditu zena. Geroztik
tristura hutsean murgildurik bizi da Will eta geroz eta gogo gutxiago ditu bizitzen
jarraitzeko, baina Louisak bere baikortasunarekin Will en begiak irekitzen
ahaleginduko da.
Izenburua “Me before you” da. Protagonista bakoitzak bata bestea ezagutu
baino lehen oso bizitza tristeak zeramaten horregatik izenburuak honi egiten
dio erreferentzia baina ezagutzen direnean dena aldatu egiten da bizitasuna ematen diote elkarri.
Film hau Louisa Clarcken ikuspuntutik kontatzen da. Ez dago
narratzailerik baina istorioa oso ondo kontatuta dago protagonisten emozioen
bitartez. Film honen gai nagusia eutanasia dela esan genezake izan ere,
protagonistak Will Taynorrek ez du bizitzan jarraitu nahi elbarritu gisa, ezin
dituelako lehen egiten zituen gauzak egin. Eutanasiaren gaia lantzeko filmak bi
protagonisten bizitzak inbertitzen ditu Will ek Lousari bizitzaz gozatzen
laguntzen dio, Louisak Willy aldiz, bizipoza ematen dio.
Filmean zehar bi bizitza desberdin ikus ditzazkegu alde batetik Louisa
Clarck eta bere familia klase erdikoak direla esan genezake etxe batean
bizitzeaz gain, sei pertsona elikatu behar dituelako. Beste alde batetik Will
Traylor eta bere familia klase altukoak izanda etxe handi batean bizi dira eta
nahi duten guztia dute.
Filmean Will eta Louisa opera ikustera irtetzen direnean Louisaren
soinekoa kolore gorrikoa da, beraz, pasioarekin lotu dezakegu izan ere, Willen
eta Louisaren artean harreman estu bat sortzen da. Honetaz gain, filmaren
amaieran Will Suizara joaten denean hiltzera, bere gela eta jantzita dituen arropak
txuriak direla ikus dezakegu hiltzera doanez hau bakearekin lortu dezakegu.
Filmean zehar, soinu ez diegetikoa eta diegetikoak daudela ikus
ditzazkegu izan ere, istorioan entzuten den musika oso presente dago eta
honetaz gain, musika ez diegetikoa erabiltzen da noizean behin filmean zehar.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina