RESERVOIR DOGS (1992)
Sinopsia eta kontextua
RESERVOIR DOGS (1992)
Reservoir Dogs 1992an estreinatu zen film bat da. Quentin Tarantinok zuzendu zuen lehen pelikula izan zen, eta baita ere gidoia idatzi zuen. Argumentoa hurrengoa da: Gizonez osatutako talde batek bitxi-denda bat ostutzea du helburu, baina lapurketa gaizki ateratzen da. Izan ere, polizia dagoeneko beraiei itxaroten ari baitzen. Ondorioz, gertakizun horretatik bizirik irtetzen direnak salbu egotea eta salataria nor den jakitea nahi dute. Bertan parte hartu zuten aktoreak Harvey Keitel, Tim Roth, Steve Buscemi, Michael Madsen, Lawrence Tierney, Chris Penn, Quentin Tarantino eta Eddie Bunker dira. Metrajearen iraupena 99 minututakoa da.
Tarantinok hasieran zuen aurrekontua 30.000 dolaretakoa zen. Bere lagun batek, Lawrence Benderrek, filma ekoizteaz gain ere papel txiki bat interpretatu behar zuen. Gidoia bere interpretazio irakasleari eman zion, honek bere emaztari eta azken honek Harvey Keiteleri. Aktore honi asko gustatu zitzaion eta bertan parte hartzea erabaki zuen, bai arlo interpretatiboan bai produzitzailean. Honen aurretik film arrakastatsu batzuetan agertu zenez (Taxi Driver, The Last Temptation of Christ, Thelma & Louise), lortu zuen aurrekontua 1,5 milloi dolarretara igotzera. Nahiz eta hasierako zifra baino 50 aldiz handiagoa izan, ez zen Hollywoodeko pelikulek izaten zituzten presupuestoetara iristen.
Filma Sundanceko Zine Jaialdian estreinatu zen. Berehala bilakatu zen zinemaldi horretako pelikula ospetsuena, nahiz eta saririk ez irabazi, eta arrakasta izan zuen munduan zehar. Empire aldizkariak historiako pelikula independente hoberena izendatu zuen.
Lehen esan bezala, hau izan zen Tarantinoren lehen filmea, baina hala ere ez zen debutagatik beldurtu eta bere estilo propioa erabili zen. Bere filmografia osoan agertzen diren ezaugarri guztiak aurkitu ditzakegu Reservoir Dogsen: narrazio ez lineala, bortizkeria, kultura popularrari egindako aipamenak eta bere pelikula edo genero zinematografiko gustuenei egindako erreferentziak. Narrazio ez linealari dagokionez, argi ikusi daiteke Stanley Kubricken The Killing filmak (gazteleraz Atraco perfecto izendatuak) izan zuen eragina. 1956ko filmean, protagonistek hipodromo bat atrakatzen dute, baina kontakizunaren zati handiena pertsonaien flashbackak osatzen dute. Hauek ikusleari bakoitzaren motibazioak edo bizipenak kontatzen dizkio. Reservoir Dogsi buruz aipatu beharra da bitxi-dendako lapurketa ez dela erakusten, baizik eta aurreko eta ondorengo momentuak. Hasieran, Tarantinok hori egitea erabaki zuen presupuesto arazoengatik, baina azkenean horrela istorioa hobeagoa izango zela erabaki zuen.
Biolentziari buruz, eszena batean Michael Madsenek interpretatzen duen pertsonaiak polizia bati belarria mozten du, eta naiz eta ekintza hori planoz kanpo gertatu, nahiko gogorra da. Gainera, beranduago bizirik erretzen saiatzen da. Baina bortizkeria ere hizkuntzan aurkitu daiteke. Fuck hitza 269 aldiz esaten dute. Nigger terminoa, hots, beltzaranei deitzeko hitz iraingarria ere askotan entzuten da.
Ondoren, kultura popularrari erreferentzia asko egiten zaizkio, baina esanguratsuena hasieran Madonnaren Like A Virgin abestiari egiten zaiona da. Tarantinok berak interpretatzen duen pertsonaiak abesti horrek zakil handiei buruz hitz egiten duela esaten du. Abeslariak zuzendariari disko berri bat eman zion, sinatuta, kantu hori maitasunaz zela esanez.
Azkenik, Tarantinoren pelikula gustukoei egindako erreferentzietan, argi dago lapurrei kolore batez deitzea 1974ko The Taking of Pelham One Two Three filmetik dator hartuta. Torturaren eszena, aldiz, 1955 The Big Combo eta 1966ko Djangotik dator inspiratuta. Erabiltzen diren abestiak ere 1960ko hamarkadako bukaerakoak edo 1970ekoak dira, hau da, zuzendariaren gaztarokoak, hain zuzen ere.
Baita ere, hemen parte hartzen duten aktore askorekin egin du lan beste lanetan. Adibidez, Harvey Keitel, Tim Roth eta Steve Buscemi Pulp Fictionen agertzen dira. Michael Madsen, aldiz, Kill Billeko bi pelikuletan eta The Hateful Eighten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina