THE SILENCE OF THE LAMBS
Gaia: Gaizkile baten bilaketa.
Argumento unibertsala: Fausto. Gaizkile bat harrapatzearren beste baten laguntza behar dute.
Bidaia. Altxorra senatariaren alaba bizirik aurkitzea da, honela Claricek bere haurtzaroko trauma bat superatuko duelako.
Heroiaren bidaia:
1-Clarice FBIren akademiako ikasle bat da. Hannibal Lecter elkarrizketatzeko esaten diote. Elkarrizketa hori bukatzean, Hannibalen ondoko preso batek Clarice “erasotzen” du. Hannibaleko hori oso edukazio txarrekoa kontsideratzen duenez, Clariceri laguntzen hasten da. (Muga pasatu)
2-Aliatuak: FBIko lagunak eta Hannibal
3-Arerioak: Buffalo Bill, Dr. Chilton
4-Clarice ez da bahiketa soluzionatzeko gai.
5-Hannibal trasladatu egiten dutenean.
6-Hannibalekin azkeneko hizketaldia
7-Buffalo Billen etxeko borroka
8-Clarice FBIko agentea da, senatariaren alaba erreskatatu du, antxumeak isilik daude, Hannibal libre dago.
EKITALDIAK:
1-Aurkezpena: Hasieratik bere nagusiarekin hitz egiten duen arte. Clarice Starling FBIra sartzeko akademian dabil. Egun batean lan bat eskaintzen diote, Hannibal Lecterri elkarrizketatzea.
2-Planteamendua: Hannibalekin lehen hizketaldia. Bere ondoko presoak Clariceri bere semena jaurtitzean, Lecterrek laguntzea erabakitzen du.
3-Garapena: Buffalo Billen etxean sartu arte.
Senatari baten alaba bahitzen dute. Beste biktima bat aurkitzen dute. Senatariak laguntza eskatzen dio Hannibali. Lecter prisio berri batera trasladatzen dute. Clarice eta Hannibalen arteko azkeneko hizketaldia. Hannibalen ihesaldia.Clarice lehenengo biktimaren herrira joaten da ikertzera. Hiltzailearen azala kentzearen zergatiaz ohartzen da.
4-Ebazpena: Buffalo Billen etxea. Hildakoen tximeleta berdinak ikustean, hiltzailearen etxean dagoela ohartzen da. Borroka.
5-Amaiera: Epilogoa. Alaba salbu dago, Clarice FBIko agentea da, arkumeak isilik daude, Hannibalekin azkeneko hizketaldia.
Hasieran, Clarice korrika dabil (zerbaitetatik ihesi bezala) egun lainotsu batean. Serie hiltzaile bat libre dago (Buffalo Bill)
Bukaeran, egun eguzkitsu batean Hannibal Dr. Chiltoni jarraitzen ari zaio. Beste hiltzaile bat dabil libre.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina