2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna

DELTA MAIALEN=HARITZ BERBI

Ariketa honetan, talde bakoitzari denbora, espazioa, harreman grafiko eta muntaketarekin lotutako gauza desberdinak egokitu zitzaion eta ikus-entzunezkoan egokitutako elementu horiek erabili behar genituen. Gure kasuan maiztasuna, antzekotasunak, erritmo aldaketa eta enkuadrez kanpokoari garrantzia ematea egokitu zitzaigun. Istorio honetan bi protagonista nagusi daude Haritz eta Maialen eta istorioa bi hauen ikuspuntutik dago kontatuta. Maialen sukarrarekin klasera joaten da eta komunera doan momentu batean pasilloan mareatu eta lurrera erortzen da. Haritz berriz, oso estresatuta dago argazkigintzako lan sekuentziarekin ez baitu kamera ongi kontrolatzen horregatik, bere bikiarengana jotzen du laguntza eske. Haritz eta Arkaitz argazkiak ateratzen dauden momentu batan zarata bat entzun eta pasillora irtetzen dira zer gertatzen den ikusteko. Maialen lurrean ikusten dutenean laguntzen saiatzen dira baina Maialen esnatu eta bi pertsona berdin ikusten dituenean beldurtuta korrika joaten da. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

THE STRAIGHT STORY (Ainhoa Igartua)

THE STRAIGHT STORY David Lynchek 1999. urtean zuzenduriko film honek, Alvin Straight izeneko gizon baten bizitzako pasarte bat kontatzen...