Muntaketaren gaia azaltzen hasi baino lehen Amaiak argazki batzuen bitartez, istorio bat asmatzea proposatu zigun kondizio batekin, argazki guztiak erabiltzea. Argazkietan argazki mota desberdinak aurkitu genituen alaiak, tristeak... Guk argazki horiek ikusita, 11Mn oinarritutako istorio bat asmatzea pentsatu genuen gainetik musika eta off ahotsa jarriz. Argazki horiek ikusita pertsona gehienek, maitasunezko istorio bat egitea pentsatuko zuten baina guk beste ikuspegi batetik hartzea erabaki genuen guztia ez baita arrosa kolorekoa. Argazki bakoitzak bere esanahia dauka eta esanahi hori kontuan hartuta istorio polit bat sortu dezakegu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina