2018(e)ko martxoaren 9(a), ostirala

PERTSONAIEN AURKEZPENA


PERTSONAIEN AURKEZPENA

Ander, Uxue, Jon eta Ainhoa gara eta gure ikus-entzunezkoak ikus-entzunezko komunikazioko unibertsitateko ikasleen eguneroko bizitzan oinarritutakoak izango dira, batzuetan fikzioarekin jolastuz. Guk lau pertsonaien aurkezpena egin dugu baina ikus-entzunezkoak egiten goazen heinean istorioak eta pertsonaiak aldatzen joatea da gure helburua. Pertsonai bakoitzak bere pertsonalitatea izango du istorio bakoitzean poliki poliki garatzen joango dena. Pertsonai bat Haritz da lehenengo mailako ikaslea hitz gutxikoa eta oso pesimista.  Bigarrena Irati bigarren mailako ikaslea, lagunartekoa eta ez zaizko injustizioak gustatzen. Hirugarrena Eneko bigarren mailakoa ere bai, musika eta kirol zalea, klaseko mutil ospetsuena dela esaten dute. Eta azkenik Maialen Eneko eta Iratiren ikaskidea oso ikasle saiatua, baina ez du lagun askorik. Pertsonai bakoitza hobeto ezagutzeko aurkezpen bideoarekin utziko zaituztegu. 










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

THE STRAIGHT STORY (Ainhoa Igartua)

THE STRAIGHT STORY David Lynchek 1999. urtean zuzenduriko film honek, Alvin Straight izeneko gizon baten bizitzako pasarte bat kontatzen...